• 2013
  • BERMEO
Return

Arrainen salmentea

 

Antxoatan, motorraren barruan eukiela, arraina saltzen zan, muestrea eroaten zan gora. Goian pisatu, zenbat granokoa zan eta gero, jaubea edo pagoko gizon jakitunen bat egoten zan eta kantau egiten eban: ez dakit ze barku, ez dakit zenbat arroa… Antxoa, txitxarroa-ta, arroaz; lebatza kiloz edo libratan; papardoa arroaz; atuna kintalez; besigua be arroaz. Arroa gero galdu egin zan eta kiloz pisetan zan. Baporetan “ez dakit zenbat granotako bost mila kilo antxoa” kantetan zan erderaz. “Cogido en el alba” goizekoa bazan, beste prezio bat eukan, edo “cogido anoche”. Prezio desbardina eukan goizekoak eta gauekoak. Kasu baten, goizeko 6:30etan edo 9etan badoaz bentara, eta aurreko gaubean atrapaukoa bada, “de anoche” esaten dabe eta alban atrapaukoa edo etxerako ordubeteko bidean goizeko 7etan atrapau bada, “tantos kilos del alba” esaten da. Eta harek prezio desbardina dauka. Fabrikatarako eta ez dau euki hainbesteko garrantzirik baina freskotarako bai. Kiloz beti, eta gero izan da, atuna Dakarretik-eta ekarten zanean, toneladaz. Azoresera edo Kanarietara joaten ziranean, orduan toneladak.

 

Informer: Maria Uriondo

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa