• Common land
  • 2017
Return

Arbolak botaten ibili zan

 

Arbolak trontzeagaz botaten ebazan eta idiakaz eroan, ze eskabadorak gerraostean hasi ziran. Trontzea biren artean erabilten eben, eta beste bat eperdiak garbitzen. Pinua ez hainbeste, baina pagoa-eta kapau egin behar izaten ziran: azkoreagaz tropilak kendu eta trontzeagaz bota. Pinuagaz gitxiago behar egin dabe pagoagaz eta haretxagaz baino. Gerra denporan pinu gitxi egoan sano, haretxa eta pagoa egoten ziran.

 

Informer: Ignazio Aranburu