• Relationship between spouses
  • 2013
  • ZEANURI
Return

Aitita-amamen eta loben arteko harremana

 

Aitita jenio txarrekoa zan eta amama ona; ona baino hobea. Beti gustua emon gurean. Aitita apurtxu bat torpe egoan eta makuluagaz joten eutsen. Amamak zera esaten eutsan: “holan gurauko deutsue zuri, lobak holan gurauko deutsue!”. Aitita oinetatik torpe egoan, eta takoak ipinten eutsiezan mailak igoteko. Mailea erditu egiten eben takotxoagaz berak mailea igoteko. Takoa ondo ez baeben ipinten, da! emoten eutsen. Bastoiak gomea eukan buruan eta ez eutsen min handirik egiten.

 

Informer: Ander Manterola