• 2014
  • BILBAO
Return

Aitak konposatu ebazan obrak

 

Aitak montau ebazan obren artean egon ziran Meza Osteko Jaya eta Donibane Gaba. Meza Osteko Jayan Gernikako eta baserriko ohiturak antzezten dira. Donibane Gaua beste teatro bat da. Bertan San Juan eguneko suaren gainekoak, eta amamak San Juani buruz kontetan ebazanak azaltzen dira. Jaun Zurian foruak zelan egin ziran eta zelan zin egiten ebezan azaltzen da. Beste bat Eztei-taldea izan zan. Teatro honetan, antxinako moduan, nobieak karroan idiakaz dotea eroaten dau. Honeek danak aitak, Segundok, sortutako teatroak dira; dantzakaz, berbakaz eta kantakaz. Gernikan eta beste herri batzuetan be egiten antzezten ebezan.

 

Informer: Miren Tere Olaeta

Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa