• 2016
  • SOPELA
Return

Aitak Frankogaz soldadu joan behar izan

 

Ahiztea martian jaio, eta aita maiatzean etorri zan, soldadiskan be Frankori serbiduta. Lekukoak lau urtetxu eukazan. Akorduan dauka aitak, etorri zanean, erropak kendu, eta labapean txarri-gosariak egiteko bidoian ur irakinean sartu eta garbitzen ipini ebazala, zorriak edota txarrikeria kentzeko. Harek erropeak etxe inguruan erabilteko balio eban.

Suetearen aurreko kuartua beti aitarena eta amarena izaten zan. Eguerdia zan eta aita ohean egoan, baina izarrik, jesarrita; eta berau ate ondotxuan parauta, kukuka. Aitak berarengana joateko esan eutsan, baina lekukoak ez eban aita ezagutu eta ez eban jakin hurreratu ala ez. Lekukoak lau urte eukazan orduan, eta bere aita ezagutu be ez eban egiten, denpora asko kanpoan emon eban eta.

 

Informer: Bene Markaida